www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002431

Zergadun batek, araubide erraztuko taxi-gidariak, beste bati saldu dio taxia. Taxi-gidariak araubide orokorrean erosi zuen ibilgailua, eta ordaindutako BEZa kendu zuen. Orain, taxia beste bati saltzen badio, BEZa jasanarazi eta ordaindu beharko du?



Zeinuak, indizeak eta moduluak aplikatu ondoren lortuko du ordaindu behar dituen kuoten zenbatekoa, eta zenbateko horri gehitu beharko dio BEZ Foru Arauaren 123.1 artikuluan (770 KB)zehaztutako eragiketen zenbatekoa, besteak beste, aktibo finkoak emateari dagokiona.

Zergadunak kuota horiek agerrarazi behar ditu zerga sortu den hiruhilekoko aitorpen-likidazioan, edo nahi badu, laugarren hiruhilekokoan.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Taxi-gidariak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali