Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002430
Kasu horretan, eragiketa BEZaren mende dago, eta ez dago BEZa ordaintzetik salbuetsita, ondare profesionala partikular bati emango zaiolako, eta hori ondasunen autokontsumotzat hartzen da.
Salbuetsita egon liteke soilik, baldin eta taxi-gidariak BEZa kentzeko eskubidea baliatu ez bazuen ibilgailua erosi zuenean, hau da, partikular bati erosi zion bigarren eskuko ibilgailu bat izango balitz.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.