saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002428

Zergadun batek sardexka bateko jatetxe batean dihardu hondartzan udako hilabeteetan. Nola kalkulatu behar ditu BEZa ordaintzeko kuotak?



Lehenik, jarduera arruntek sortutako kuota kalkulatu behar du, eta horretarako, jarduera hori hasi zen eguneko sektoreko oinarrizko datuak erabili behar ditu; edo datu horiek izan ezean, aurreko urteari dagozkion datuak hartuko ditu.

Gero, kuota hori banatu behar du aurreko urteko ekitaldian jarduera egin zen egunen artean, eta emaitza egunean sortutako kuota izango da. Hiruhileko bakoitzean sartu behar duen diru-kopurua honela kalkulatu behar du: egunean sortutako kuota hiruhileko horretan jarduera egin duen egun naturalez, eta jardueraren arabera, ezarritako ehunekoaz biderkatuz. Azkenik, Aginduan bertan dagoen indize zuzentzailea aplikatuz zuzendu beharko du zenbateko hori.

Laugarren hiruhilekoan zenbatekoak erregularizatu beharko ditu urteko oinarrizko datuen batez bestekoaren eta jarduera arruntek sortutako kuoten arabera. Ondorioz, araubide erraztutik eratorritako kuota lortuko du, eta denboraldiaren iraupenaren araberako koefiziente zuzentzailea aplikatuz zuzendu beharko du.

Foru Aldundiako BEZaren 123 artikulua IVA (770 KB)

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Jatetxeak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali