www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002423
Zergadun batek, garraiolari profesionalak, finantza-errentamenduko araubidean eskuratu du kamioi bat, eta jarduera hori araubide erraztuan jasota dago. Kamioia eskuratzeko ordaindu zituen kuotak kendu ahal izango ditu 2008ko ekitaldian?
Honako hauek bereizi behar dira:
- Maizterrak erosketa (zerbitzuen ematea) egikaritzeko konpromisoa hartu baino lehen ordaindu dituen kuotak. Kuota horiek kendu ahal izango dira moduluen agindua BEZaren Araudiaren 38.1 artikuluan ezarritako eran aplikatzeagatik sortzen diren kuotetatik.
- Maizterrak erosketa egiteko konpromisoa (ondasunak ematea) hartu ondoren ordaindu dituen kuotak. BEZaren Araudiaren 38.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz kenduko dira kuota horiek.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli