Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002417
Alokairuetan, hornitzeetan, eta oro har, bitarte jarraituko eragiketetan, BEZa sorraraziko da kobratzeko aldi bakoitzari dagokion prezioaren zatia eskatzen denean.
Hala ere, preziorik hitzartu ez bada, edo prezioa hitzartu arren, noiz ordaindu behar den zehaztu ez bada, edo ordaintzeko maiztasuna urte naturaletik gora hitzartu bada, zergaren sortzapena urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko da, eragiketa hasten den unetik, edo aurreko sortzapenetik, adierazitako egunera arte, igarotako denborari dagokion zati proportzionalean.
Horrenbestez, 2011-12-31n 9.000 euroko BEZa sortuko da, 2012-12-31n 9.000 euroko BEZa sortuko da, eta horrela gainerako urteetan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.