saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002417

2011ko apirilean, lokal bat alokatu zen urtean 12.000 euroko zenbatekoaren truke. Alokairua bi urtetan behin eskatuko da, eta apirilean ordainduko. BEZa sorraraztea.

Alokairuetan, hornitzeetan, eta oro har, bitarte jarraituko eragiketetan, BEZa sorraraziko da kobratzeko aldi bakoitzari dagokion prezioaren zatia eskatzen denean.

Hala ere, preziorik hitzartu ez bada, edo prezioa hitzartu arren, noiz ordaindu behar den zehaztu ez bada, edo ordaintzeko maiztasuna urte naturaletik gora hitzartu bada, zergaren sortzapena urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko da, eragiketa hasten den unetik, edo aurreko sortzapenetik, adierazitako egunera arte, igarotako denborari dagokion zati proportzionalean.

Horrenbestez, 2011-12-31n 9.000 euroko BEZa sortuko da, 2012-12-31n 9.000 euroko BEZa sortuko da, eta horrela gainerako urteetan.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali