Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002414
Lehen galderari dagokionez, etxebizitza alokatzea besterik ez dago BEZa ordaintzetik salbuetsita. Garaje-plaza alokatzea BEZaren mende dago eta BEZa ordaindu behar da; horregatik, jabeak zergaren tasa orokorra jasanarazi behar dio maizterrari. Etxebizitza eta garaje-plaza pertsona berari alokatu izan balizkio, BEZa ordaintzetik salbuetsita izango zatekeen eragiketa.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.