saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002389

Zein izapide egin behar dira matrikulazio zergaren salbuespena eskatzeko?

Salbuespena matrikulazioa baino lehenago eskatu behar da. Beranduago egiten bada ez da dirua itzultzen zerga egotzita dagoelako.

Salbuespenerako derrigorrean behar da:

  • 05 eredua.
  • Faktura originala eta fotokopia.
  • Ibilgailuaren dokumentazioa (Agiri teknikoa). Originala eta fotokopia.
  • Jabearen NANaren fotokopia.

Gainera, salbuespena gauzatzen duen iharduera egiten duenaren agiriak aurkeztu behar dira:

  • Taxistak: Taxirako udal baimena (ez da beharrezkoa jardueraren gaineko zergaren alta). Nahi beste ibilgailu izan ahal ditu salbuetsita taxi iharduerara dedikatzen baditu. Taxia 4 urte baino lehenago saltzen badio partikular bati salbuespenaren zatia itzuli beharko du. Salbuetsita dagoen pertsona bati saltzen badio ez du itzuli behar.
  • Alokairurako diren ibilgailuak: Epe laburreko alokairuak. Ez BEZaren legearen 79 artikulukoak. Foru Aldundiko Garraio Sailak ematen duen baimen administratiboa behar da. Eskaria egin bada onartzen da ere.Ibilgailua 2 urtetan bere izenean izan behar du.
  • Ibilgailuaren eroslea salerosketetara dedikatzen bada. 620 eredua bete behar da eroslea subjektu pasiboa dela eta salbuespeanaren laukitxoa bete behar da (43.B.22 artikulua). Gero Trafikora joan beharko du. Salbuespen hau urte batekoa da, hau da, saldu beharko luke ibilgailu urte baten. Horrela ez bada zerga ordaindu beharko du.
  • Autoeskoletako ibilgailuak. Derrigorrezko aldizkako azterketaren txartela ibilgailuan egindako aldaketarekin (mando bikoitza). Bi urtetan egon behar du bere izenean.

05 inprimaki betegarria: Zenbait Garraiobideren gaineko Zega Berezia. Zergapean ez egoteko eta salbuesteko eskabidea.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali