www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002347

Nola sartzen dira 220 ereduan aurreko ekitaldietako zerga oinarri negatiboak?



Zerga baterakuntzaren araubidearen arabera, taldeko erakunde nagusiak taldearen 220 eredua aurkeztu behar du banako 200 ereduaz gainera. Eredu horretan aurreko ekitaldietako zerga oinarri negatiboak aitortzeko, bereizita agertu behar dira taldeak sortutakoak, batetik, eta sozietateek taldeari atxiki baino lehen sortuak, bestetik.

Horregatik, laguntza programak bi botoi dauzka: bata taldeak sortutako oinarriak sartzeko eta bestea sozietateek taldeari atxiki baino lehen sortutakoak sartzeko.

Botoiok honela erabili behar dira: klikatuz gero, programak menpeko erakunde guztiak azalduko dira pantaila batean (hain zuzen ere, berariazko pantailan sartu direnak), eta horiez gainera erakunde nagusia eta “Zerga taldearen aitorpena” lerroa ere bai. Lehenengo botoia sakatu bada taldearen zerga oinarri negatiboak konpentsatzeko, “Zerga taldearen aitorpena” lerroan taldeak aurreko ekitaldietan sortutako zerga oinarri negatiboetatik konpentsatu gabe daudenak zehaztu behar dira. Oinarri horiek aplikatuko dira likidazioan; beraz, ezartzen ez badira, ezin izango da egin konpentsazioa.

Menpeko sozietateen eta sozietate nagusiaren lerroetan taldeak aurreko ekitaldietan sortutako zerga oinarri negatiboetatik horietako bakoitzari dagokion zatia zehaztu behar da, bakoitzak sorkuntza izan duen partaidetzaren arabera. Lerro hauetako datuak informatiboak dira.

Bigarrena klikatzen bada sozietateek taldeari atxiki aurreko ekitaldietan sortutako zerga oinarri negatiboak konpentsatzeko, “Zerga taldearen aitorpena” lerroan taldeko sozietateek hari atxiki aurretik sortutako zerga oinarri negatiboak zehaztu behar dira. Aurrean esan bezala, lerro honetako zenbatekoak aplikatuko dira likidazioan. Taldeko erakundeen bakoitzaren lerroan taldeari atxiki baino hark sortutako zerga oinarri negatiboak zehaztu behar dira. Lerro hauetako datuak informatiboak dira.

Sozietate bakoitzaren datuak informatiboak izateak ez du esan nahi garrantzitsuak ez direnik; aitzitik, daturen bat ezartzen ez bada, gerta liteke likidazioan kontuan ez hartzea talderako ezarrita egon arren banako aitorpenean agertzen ez den zerga oinarri negatiboren bat, nola sortu den zehaztu ez delako.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali