www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002347

Nola sartzen dira talde fiskal baten autolikidazioan aurreko ekitaldietako zerga oinarri negatiboak?



Zerga baterakuntzaren araubidearen arabera, taldeko erakunde nagusiak taldearen autolikidazioa aurkeztu behar du banako autolikidazioz gainera. Autolikidazioa horretan aurreko ekitaldietako zerga oinarri negatiboak aitortzeko, bereizita agertu behar dira taldeak sortutakoak, batetik, eta sozietateek taldeari atxiki baino lehen sortuak, bestetik.

Horregatik, aplikazioko "Kreditu fiskalak" atalean, zerga-oinarri negatiboak editatzen direnean eta erregistro bat gehitzen denean, zerga-oinarri negatibo berri bat sartzeko, oinarria taldeak berak sortu zuen, inputatua den edo berregituraketa-prozesu batetik datorren zehazteaz gain, "Sortze-erregimena" eremua ere badago, eta eremu horretan zehaztuko da banaka sortu zen (taldean sartu aurretik – aurrefinkapena –) edo taldeak sortu zuen.

Banaka sortu bada, kreditu fiskal horren titularra taldeko zein erakunde den jakinarazi beharko da.

Aurreko laguntza-programaren funtzionamenduarekin gertatzen ez zen bezala, zerga-kredituen pantaila horietan kontsignatutako zenbateko guztiak operatiboak dira, eta taldearen eta banakako erakundeen zenbatekoek bat etorri behar dute.

 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali