www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002346

Zer gertatzen da aitorpenarekin batera frogagiriak aurkezten ez badira? Ogasun eta Finantzetako foru diputatuaren ekainaren



200 eta 220 ereduak onetsi dituen Ogasun eta Finantzetako foru diputatuaren ekainaren 5eko 196/2024 FORU AGINDUAREN 4. artikuluan ezarri da aitortzaileek egindako doikuntzak, kenkariak eta beste eragiketa batzuk frogatzen dituzten agiriak aurkeztu behar dituztela. Telematikoki bidali beharreko fitxategia sortzean zein bidaltzean programak mezu baten bidez aitorpenarekin batera aurkeztu beharreko frogagirien berri emango du.

Frogagiriak ez badira aurkezten aurrean Foru Aginduan ezarri den bezala (tokia eta modua), aitortzaileak Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorreko 213. artikuluan ezarritako zehapena jaso lezake. Artikulu horretan 300 euroko zehapena ezarri da zerga baten arautegian ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.

Baldintza horiek ez betetzea Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren beraren aurreko artikuluren batean edo beste Foru Arauren batean tipifikatutako arau-hausteetako bat denean edo beste tributu-arau-hauste bat egiteagatik ezarri beharreko zehapena mailakatzeko irizpide gisa jarduten duenean izan ezik.

Aurrekoari kalterik egin gabe, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 103.2 artikuluan xedatutakoa ez betetzearen ondoriozko likidazioa ere egin beharko da; izan ere, artikulu horren arabera, tributuak aplikatzeko prozeduretan, bere eskubidea baliatu nahi duenak hura osatzen duten egitateak frogatzeko zama du.

Nolanahi ere, zergapekoak 196/2024 Foru Aginduan eskatzen diren agiri guztiak aurkeztu arte, autolikidazioarekin zerikusia duten kudeaketa-prozeduretan gerta daitekeen atzerapena ez da izango Zerga Administrazioari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik gertatutako atzerapena, eta inguruabar horrek indarreko araudian ezarritako ondorioak ekarriko ditu.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali