saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002346

Zer gertatzen da aitorpenarekin batera frogagiriak aurkezten ez badira?

200 eta 220 ereduak onetsi dituen 1188/2019 Foru Aginduko 5. artikuluan ezarri da aitortzaileek egindako doikuntzak, kenkariak eta beste eragiketa batzuk frogatzen dituzten agiriak aurkeztu behar dituztela. Telematikoki bidali beharreko fitxategia sortzean zein bidaltzean programak mezu baten bidez aitorpenarekin batera aurkeztu beharreko frogagirien berri emango du.

Foru Aginduko 3. artikuluan eta 5. artikuluan frogagiriak aurkezteko prozedurak ezarri dira, batean telematikoki aurkezteko prozedura

Frogagiriak ez badira aurkezten aurrean aipatutako xedapenean ezarri den bezala (tokia eta modua), aitortzaileak Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorreko 213. artikuluan ezarritako zehapena jaso lezake. Artikulu horretan 300 euroko zehapena ezarri da zerga baten arautegian ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.

Nolanahi ere, zergapekoak 1188/2019 Foru Aginduan eskatzen diren agiri guztiak aurkeztu arte, autolikidazioarekin zerikusia duten kudeaketa-prozeduretan gerta daitekeen atzerapena ez da izango Zerga Administrazioari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik gertatutako atzerapena, eta inguruabar horrek indarreko araudian ezarritako ondorioak ekarriko ditu.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali