Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002346
Sozietateen gaineko zerga telematikoki aurkezteko prozedura arautzen duen 226/2025 FORU AGINDUAk, ekainaren 4koak, eta erakundeak egindako doikuntzak, kenkariak eta abar justifikatzeko agiri batzuk aurkezteko betebeharra ezartzen du. Web aplikazioak adieraziko du zeintzuk diren aurkeztu behar diren frogagiriak, autolikidazioan betetako ezaugarrien arabera, eta akats larriak daudela ulertuko du – aurkeztea eragozten dutenak – erantsi ezean.
Frogagiriak ez badira aurkezten aurrean Foru Aginduan ezarri den bezala (tokia eta modua), aitortzaileak Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorreko 213. artikuluan ezarritako zehapena jaso lezake. Artikulu horretan 300 euroko zehapena ezarri da zerga baten arautegian ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.
Baldintza horiek ez betetzea Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren beraren aurreko artikuluren batean edo beste Foru Arauren batean tipifikatutako arau-hausteetako bat denean edo beste tributu-arau-hauste bat egiteagatik ezarri beharreko zehapena mailakatzeko irizpide gisa jarduten duenean izan ezik.
Aurrekoari kalterik egin gabe, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 103.2 artikuluan xedatutakoa ez betetzearen ondoriozko likidazioa ere egin beharko da; izan ere, artikulu horren arabera, tributuak aplikatzeko prozeduretan, bere eskubidea baliatu nahi duenak hura osatzen duten egitateak frogatzeko zama du.
Nolanahi ere, zergapekoak 226/2025 Foru Aginduan eskatzen diren agiri guztiak aurkeztu arte, autolikidazioarekin zerikusia duten kudeaketa-prozeduretan gerta daitekeen atzerapena ez da izango Zerga Administrazioari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik gertatutako atzerapena, eta inguruabar horrek indarreko araudian ezarritako ondorioak ekarriko ditu.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.