saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002345

Aitortzailearen bazkideen/partaideen zerrenda

Atal honetan ekitaldia itxi denean aitortzailearen kapitalean %5eko partaidetza edo handiagoa eduki duten pertsona eta erakunde guztiak zehaztu behar dira (baloreek bigarren mailako merkatu antolatuan kotizatzen badute, %1eko partaidetza edo handiagoa dutenak).

11/2013 Foru Arauko 126.6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zerrendan agertu beharreko pertsona edo erakunderen bat falta bada edo oker agertzen bada, zehapen bat ezarriko da agertzen ez den edo oker dagoen datu bakoitzeko.

Aitortzailearen partaidetza duten pertsona eta erakunde guztien ehunekoen batura 100 baino gutxiago izanez gero, laguntza programak %5etik beherako partaidetzak (%1etik beherakoak, erakundearen kotizazioa onartuta badago) daudela adierazten duen partida markaraziko du aitortzaileen bazkideen / partaideen pantailan.

Gainera, programak mezu bat bistaratuko du esanez erakundearen administrazio kontseiluko idazkariaren ziurtagiria (edo artezkaritza-kontseilukoarena, kooperatiben kasuan) aurkeztu behar dela ondokoa frogatzeko: %5eko edo hortik gorako partaidetza guztiak aitortu direla (edo %1eko eta hortik gorako guztiak, erakundeak kotizatzen badu); horrela adieraziko da %100era heltzeko falta diren partaidetzek ez dutela gainditzen %5a.

Erakundeak ez badauka administrazio kontseilurik, beste era bateko egitura daukalako, ziurtagiri hori hauetako batek eman behar du, kasuan kasukoak: administratzaile bakarrak, estatuen arabera edo batzak emanik eskumena daukan administratzaile solidarioak edo erakundearen administratzaile mankomunatuek.

Ez Kapitaleko Sozietateen Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretua, ez Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legea aplikatzen ez zaien erakundeek ez dute zertan ekarri ziurtagiri hau.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali