Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002344
Agiri honen bidez egoitza aldatu izana frogatzen da lanaren etekinen gaineko atxikipenak aplikatu beharra dela eta.
Ziurtagiri hau besteren konturako langileari ematen zaio gero berak lanaren etekinen ordaintzaileari eman diezaion beste herrialde batera bizitzera joan izana frogatzeko.
Agirian beste herrialdera noiz joan zen eta administrazio honentzako lanean noiz hasi zen adierazten da. Berriematea eta frogagiria aztertuta, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 12/2013 Foru Arauko 32 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, zerga horri dagozkion atxikipenak beraren arautegian ezarritakoaren arabera egingo dira agiri hau ematen denetik aurrera, eta ordaintzaileak jasotzen duenetik aurrera sortuko dituzte ondoreak.
Sozietateen, ez-egoiliarren eta atxikipenen ziurtagiriak eta kopiak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.