www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002332

Zentsu ziurtagiriak datu historikoarekin



Zer ziurtatzen du?

Eskatu duen sozietatearen (IFZ eta egoitza zehaztuta) egoera Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ordainketan, BEZaren Atalak dauzkan agirien arabera:

  1. Araubide hauetan alta edo baxa emanda dagoen:
    1. Jardueren araubide orokorra.
    2. Kargapean ez dauden eragiketen araubidea.
    3. Baliokidetasun errekarguaren araubidea.
    4. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia.
  2. Aurkeztu dituen aitorpen-likidazioak.
Non eska daiteke?

Notario-ahalordea duen administratzaileari emango zaio eta NANen fotokopia eman behar du.

Hirugarren bat badator IFZren fotokopia batekin, postaz bidaliko da enpresaren zerga-helbidera edo jakinarazpenetarako helbidera.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

ziurtagiria datu historikoekin


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali