saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002329

Nola sartu langile zerrendaren kopuruak laguntza programan?



Laguntza programaren plantailletan, zenbait eremu ageri dira, erakundearen plantillaren berri ematen dutenak. Batzuetan, plantillaren batez bestekoak dira; beste batzuetan, berriz, langile kopuruari dagozkio. Bi kasuetan, zenbaketa egiteko, kontuan hartuko da ezen langilea, lanaldi osoa egiten ez badu, ez dela unitatetzat hartuko, baizik eta egiten ari den lanaldiaren ehunekotzat. Adibidez, langile bat urtearen erdialdean hasi eta lanaldi erdiz lan egiteko kontratatzen duen enpresak programan datu hauek sartuko ditu: plantillaren batez bestekoan, 0,25 –“langile erdia” urte erdirako, eta, ekitaldi amaierako langile kopuruan, 0,5 – langile bat lanaldi erdiz.

Kontuan hartu behar da, halaber, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Arauaren 66. artikuluan, enplegua sortzeagatiko kenkaria arautzen duenean, Langileen Estatutuaren 47. artikuluan aipatzen diren lan-harremana etetearen edo lanaldia murriztearen kasuetan (aldi baterako arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo produkziokoengatik lanaldia murrizteko edo kontratua aldi baterako eteteko enplegu-erregulazioko espedienteak), artikulu horren 2. apartatuko eskakizunen betetzea geroratu egingo da murrizketa edo etete horren ondorioak sortzen diren unera arte.

Era berean, lan kontratu mugagabea duten langileen kopuruaren murrizketa ez da kontuan hartuko, baldin eta enpresak beste horrenbeste langile kontratatzen baditu lan-harreman bakoitza azkentzen denetik bi hilabete igaro baino lehenago. Horretarako, laguntza programan beharrezko laukia markatzeaz gainera, 2 hilabeteko epean kontratatutako langile mugagabeen kopuruak ere zehaztu behar izango dira.

(*) 19-EBKOk eragindako egoera ekonomikoaren ondoriozko ezohiko neurri gisa, 2 hilabeteko epe hori 6 hilabetera luzatuko da lan-harremana 2021ko martxoaren 16tik abenduaren 31ra bitartean iraungi bada. Neurri hori FDA 10/2020an eta FDA 11/2021an jasota dago.

Kasu berezi horietan, laguntza-programan jasoko den txantiloia "fiskala" izango da, hau da, enplegua sortzeagatiko kenkarian eraginik izango ez duten murrizketa horiek zenbatu gabe, programak zifra horiek eta kenkariarenak alderatzen baititu.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali