www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002323

Taldeko erakunde guztien eragiketen bolumenaren berri ematea: adierazi beharreko magnitudeak



Merkataritza Kodeko 42. artikuluaren araberako sozietate talde batean dauden erakundeek taldearen ondoko magnitude hauek zehaztu behar dituzte galera eta irabazien kontuan dagoen botoia klikatuta agertzen den pantailan:

  • Eragiketen bolumena,
  • aktiboa eta
  • batez besteko plantilla.

Magnitudeak zehaztean, taldeko erakundeen zenbateko bateratuak eman behar dira.

Merkataritzako arautegian ezarritakoaren arabera magnitudeak bateratu beharrik ez badago, taldearen zenbateko agregatuak adierazi behar dira.

Halaber, datu hauen pantailan taldeko erakunde nagusiaren IFZ jarri behar da (berariazko eremua dago).

Azkenik, taldeko erakundeen IFZak adierazteko taulan ondoko biak zehaztu behar dira nahitaez: erakunde aitortzailearena eta taldeko erakunde nagusiarena. Erakunde aitortzailea taldeko erakunde nagusia bada, IFZ bera da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali