www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002323

Taldeko erakunde guztien eragiketen bolumenaren berri ematea: adierazi beharreko magnitudeak



Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren arabera sozietate-talde bat osatzen duten erakundeek "Autolikidazioaren ezaugarriak" izeneko "Merkataritza-taldeak eta ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrak" atalean adierazi beharko dute, eta taldeari berari dagozkion hiru magnitude bete beharko dituzte:

  • Eragiketen bolumena,
  • aktiboa eta
  • batez besteko plantilla.

Magnitudeak zehaztean, taldeko erakundeen zenbateko bateratuak eman behar dira.

Merkataritzako arautegian ezarritakoaren arabera magnitudeak bateratu beharrik ez badago, taldearen zenbateko agregatuak adierazi behar dira.

Halaber, datu horiei dagokien atalean, taldea osatzen duten erakundeen IFZak jaso beharko dira, nagusi den ala ez adieraziz (horretarako, check espezifiko bat dago).

Azkenik, erakundeen zerrenda horretan, erakunde aitortzailearen IFZ eta dagokion taldeko nagusiaren IFZ jaso beharko dira. Erakunde aitortzailea ere nagusi bada, bi IFZk bat etorriko dira.

 
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali