www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002320

Nekazal ziurtagiri katastrala



Zer ziurtatzen du?

Nekazal katastroaren ziurtagiri batean datu honako hauek agertzen dira:

  • Datu nekazal katastralak:
    • Erref. katastral.
    • Udalerria.
    • Poligono.
    • Lursaila.
    • Tokia.
    • Katastro-gakoa.
    • Ortoargazkia.
    • Lursailaren azalera.
    • Lursailaren katastro-balioa.
  • Lursailen erlazioa.
  • Titularrak.
  • Mugakideak.
Nork eska dezake?
  • Titularrak eska dezake.
  • Hirugarren pertsona batek , Bizkaiko Foru Aldundiaren ahalordetzeen erregistro orokorrean aldez aurretik inskribatutakoak. Ordezkaritza-agiriarekin batera, zergapekoaren eta ordezkariaren IFZren fotokopia aurkeztu behar da, Bizkaiko Foru Ogasunaren datu-baseetan identifikatuta ez badago.
  • Titularrarekiko lotura dokumentu publiko baten bidez egiaztatzen duen pertsona bat. Adib.: jaraunspena onartzeko eskritura duten jaraunsleak.
  • Pertsona juridikoa edo nortasun juridikorik gabeko erakundea: legezko ordezkariak eskatu behar du, ordezkaritza hori egiaztatzen duen jatorrizko agiriarekin (administratzailea edo kide anitzeko administrazio-organoa ordezkatzen duen pertsona izendatzeko eskritura; izapide horretarako ahalordetze orokorra edo espezifikoa; Eusko Jaurlaritzak edo erakunde eskudunak ikus-onetsitako karguak izendatzea, elkarteen, kluben edo erakundeen kasuan; nortasun juridikorik gabeko erakundeak eratzeko kontratua, ondasun-erkidego gisa; sozietate zibilak; akten liburua, jatorrizko IFZ fisikoa edo pertsona juridikoa ordezkatzen duten erkidegoen kasuan).
Non eska dezake?
  • Bizkaiko Foru Ogasunean norbera agertuta:
    • Bilbon, Kaputxinoen kalea, 4.eko Katastroen Atalean (berehala ematen dute).
    • Bulego deszentralizatuetan.
    • Udaletxeetan.
  • Internet bidez: Katastroaren Bulego Birtualaren bidez.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Nekazal katastroaren ziurtagiria


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali