Hirugarren pertsona batek, Bizkaiko Foru Aldundiaren ahalordetzeen erregistro orokorrean aldez aurretik inskribatutakoak. Ordezkaritza-agiriarekin batera, zergapekoaren eta ordezkariaren IFZren fotokopia aurkeztu behar da, Bizkaiko Foru Ogasunaren datu-baseetan identifikatuta ez badago.
Titularrarekiko lotura dokumentu publiko baten bidez egiaztatzen duen pertsona bat. Adib.: jaraunspena onartzeko eskritura duten jaraunsleak.
Pertsona juridikoa edo nortasun juridikorik gabeko erakundea: legezko ordezkariak eskatu behar du, ordezkaritza hori egiaztatzen duen jatorrizko agiriarekin (administratzailea edo kide anitzeko administrazio-organoa ordezkatzen duen pertsona izendatzeko eskritura; izapide horretarako ahalordetze orokorra edo espezifikoa; Eusko Jaurlaritzak edo erakunde eskudunak ikus-onetsitako karguak izendatzea, elkarteen, kluben edo erakundeen kasuan; nortasun juridikorik gabeko erakundeak eratzeko kontratua, ondasun-erkidego gisa; sozietate zibilak; akten liburua, jatorrizko IFZ fisikoa edo pertsona juridikoa ordezkatzen duten erkidegoen kasuan).
Non eska dezake?
Bizkaiko Foru Ogasunean norbera agertuta:
Bilbon, Kaputxinoen kalea, 4.eko Katastroen Atalean (berehala ematen dute).