saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002310

Kontratazioko ziurtagiria

Zer adierazten du

Ondokoa ziurtatzen du obren betearazpenaren edo zerbitzuen prestazioaren kontratazio edo azpikontratazioaren ondoreetetako, 2/2005 Foru Arauaren 42.1.e) artikulua (710 KB) eta 58/2003 Legearen 43.1.f) (439 KB) artikuluarekin bat:

  • Interesatua Jarduera Ekonomietan alta egoera dagoela eta zerga-betebeharpekoa den zergen aitorpenen aurkezpenetan egunean dagoela.
  • Betearazpidetzako aldian zerga zorrik ez dela azaltzen edo, azaltzen badira, geroratuta, zatikatuta edo etenda daudela.
  • Enpresa kontratatzailearen IFK eta izena.
Non eta nola eska dezakezu?

Errolda-ziurtagirien eskaera.

Nork eska dezake
  • Pertsona fisikoa bada:

    Titularrak edo hirugarren pertsona batek eska dezake, Bizkaiko Foru Aldundiaren ahalordetzeen erregistro orokorrean aldez aurretik inskribatutako pertsona batek. Ordezkaritza-agiriarekin batera, zergapekoaren eta ordezkariaren IFZren fotokopia aurkeztu behar da, Bizkaiko Foru Ogasunaren datu-baseetan identifikatuta ez badago.

  • Pertsona juridikoa bada:

    Legezko ordezkariak eskatu behar du, ordezkaritza hori egiaztatzen duen jatorrizko agiriarekin (administratzailea edo kide anitzeko administrazio-organoa ordezkatzen duen pertsona izendatzeko eskritura; izapide horretarako ahalordetze orokorra edo espezifikoa; Eusko Jaurlaritzak edo erakunde eskudunak ikus-onetsitako karguak izendatzea, elkarteen, kluben edo entitate eskudunen kasuan; nortasun juridikorik gabeko erakundeak eratzeko kontratua, ondasun-erkidego gisa, sozietate zibil gisa; akta-liburua, jabetza horizontaleko araubideko erkidegoen kasuan), bai eta haren ordezkari juridikoa (IFZ) edo haren jatorrizko pertsona juridikoa ere.

    Enpresa kontratatzaileren idazki bat aurkeztu behar da, non pertsona juridiko horrekin kontratua egingo duen enpresaren izena eta IFZ zehaztu behar diren. Idazki hori ezin bada aurkeztu, enpresa kontratatzailearen IFZaren fotokopia aurkeztu beharko da

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Kontratazioko ziurtagiria


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali