www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002286
Zeintzuk dira 651 ereduarekin aurkeztu beharreko agiriak?
Hurrengo agirien jatorrizko aleak eta kopiak aurkeztu behar dira:
- Dohaintza-emailearen eta dohaintza-hartzaileen nortasun agiri nazionalak (emaileak irabazpidezko ezkontzan edo foru-komunikazioan badaude, ondasun pribatiboa izan ezik, emaileak bi ezkontideak dira).
- Ondasun higiezinak edo haien gaineko eskubide errealak eskualdatu badira, dohaintzaren eskritura publikoa eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainagiria eta eskrituraren kopia bat.
- Ondasun higigarriak edota haien gaineko eskubideak eskualdatu badira, dohaintza kontratua aurkeztu behar da.
- Eskualdatutako ondasun eta eskubideetan Burtsan kotizatzen ez duten akzioak badaude, dohaintza gertatu aurretik Sozietateen gaineko Zergaren ondoreetarako onetsitako azken balantzearen kopia aurkeztu behar da, eta sozietatearen kapitalaren akzioen edo partaidetzen kopuruari buruzko ziurtagiria ere bai.
- Eskudiruaren dohaineko eskualdaketarik egin bada, transferentziaren banku-egiaztagiriaren kopia aurkeztu behar da.
- Ondasun edo eskubide batzuk eskualdatu badira, Zerga sortu aurreko bost urteetan dohaintza-hartzaileak egoitza eduki duelako ziurtagiria aurkeztu behar da.
- Dohaintzaren aurreko bi urteetan subjektu pasiboa dohaintza-emailearekin bizi izan delako ziurtagiria; ohiko etxebizitzaren ziozko txikipena eskatzen bada, bien erroldaziurtagiriak.
- Ibilgailua eskualdatu bada, haren zirkulazio baimenaren eta Ikuskapen Teknikoaren Txartela aurkeztu behar dira.
- Familia liburua edo ziurtagiri baliokidea (senar-emazteak eta seme-alabak), ahaidetasuna egiaztatzeko.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli