saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002285

Zeintzuk dira 650-V ereduarekin aurkeztu beharreko agiriak?

Azken 5 urteotan aplikagarria

Mortis causa ibilgailu eskuraketak 650 autolikidazio eredutik kanpo likidatu nahi izanez gero aurkeztu behar da 650-V eredua.

Hurrengo agirien jatorrizko aleak eta kopiak aurkeztu behar dira:

  1. Kausatzailearen heriotzaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana.
  2. Azken Nahien Erregistroak emandako ziurtagiria. Eska daiteke Bilbon helbide honetan: Elkano kl. 9, 7. Tfnoa.: 94 424 54 18, Fax: 94 424 38 88, gerencia.vizcaya@mjusticia.es, ordutegia: astelehenetatik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara.
  3. Kausatzailearen eta jaraunsleen edota legatu-hartzaileen NANa.
  4. Testamenturik badago, eta bestela testamenturik gabeko jaraunsleen adierazpena.
  5. Ibilgailuaren edo eranskinaren adjudikazioaren agiria edo, bestela, testamentu-ahalordea erabili delako frogagiria.
  6. Ibilgailuaren dokumentazioa: azterketa teknikoaren txartela eta zirkulazio baimena.
  7. Kausatzailearen (hildakoaren) bizileku-ziurtagiria, hil aurreko bost urtekoa. .
  8. Alegatzen diren txikipenak, salbuespenak edo hobariak kreditatzen dituzten agiriak (urritasunaren ehunekoa, ahaidetasuna,…).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali