www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002285
Zeintzuk dira 650-V ereduarekin aurkeztu beharreko agiriak?
Mortis causa ibilgailu eskuraketak 650 autolikidazio eredutik kanpo likidatu nahi izanez gero aurkeztu behar da 650-V eredua.
Hurrengo agirien jatorrizko aleak eta kopiak aurkeztu behar dira:
- Kausatzailearen heriotzaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana.
- Azken Nahien Erregistroak emandako ziurtagiria. Eska daiteke Bilbon helbide honetan: Elkano kl. 9, 7. Tfnoa.: 94 424 54 18, Fax: 94 424 38 88, gerencia.vizcaya@mjusticia.es, ordutegia: astelehenetatik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara.
- Kausatzailearen eta jaraunsleen edota legatu-hartzaileen NANa.
- Testamenturik badago, eta bestela testamenturik gabeko jaraunsleen adierazpena.
- Ibilgailuaren edo eranskinaren adjudikazioaren agiria edo, bestela, testamentu-ahalordea erabili delako frogagiria.
- Ibilgailuaren dokumentazioa: azterketa teknikoaren txartela eta zirkulazio baimena.
- Kausatzailearen (hildakoaren) bizileku-ziurtagiria, hil aurreko bost urtekoa. .
- Alegatzen diren txikipenak, salbuespenak edo hobariak kreditatzen dituzten agiriak (urritasunaren ehunekoa, ahaidetasuna,…).
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli