www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002284

Zeintzuk dira 650 ereduarekin aurkeztu beharreko agiriak?



Hurrengo agirien jatorrizko aleak eta kopiak aurkeztu behar dira:

  1. Kausatzailearen heriotzaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana.
  2. Azken Nahien Erregistroak emandako ziurtagiria. Eska daiteke Bilbon helbide honetan: Elkano kl. 9, 7. Telefonoa.: 94 424 54 18, Fax: 94 424 38 88, gerencia.vizcaya@mjusticia.es, ordutegia: astelehenetatik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara.
  3. Kausatzailearen eta jaraunsleen edota legatuhartzaileen NANk.
  4. Testamenturik badago, haren kopia, eta bestela testamenturik gabeko jaraunsleen adierazpena.
  5. Kausatzailearen inbentarioko ondasunen eskuraketatituluak (ondasun eta eskubideen eskritura publikoen kopia), eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainagiriaren kopia.
  6. Kontu korronte, aurrezki-libreta eta eperako ezarpenen ziurtagiriak, bankuek, aurrezki kutxek eta finantza erakundeek emanak, eta Burtsan kotizatzen duten errenta aldakorreko eta errenta finkoko gordailuen ziurtagiriak. Data heriotza egunekoa edo testamentuahalordea erabiltzen denekoa izan behar da.
  7. Eskualdatutako ondasun eta eskubideetan Burtsan kotizatzen ez duten akzioak badaude, heriotza geratu aurretik Sozietateen gaineko Zergaren ondoreetarako onetsitako azken balantzearen kopia aurkeztu behar da, eta sozietatearen kapitalaren akzioen edo partaidetzen kopuruari buruzko ziurtagiria ere bai. Data heriotza egunekoa edo testamentu-ahalordea erabiltzen denekoa izan behar da.
  8. Ibilgailua eskualdatu bada, haren zirkulazio baimena eta Ikuskapen Teknikoaren Txartelaren aurkeztu behar dira.
  9. Eskualdatutako gainerako ondasunen eta eskubideen frogagiriak.
  10. Kenkaria aplikatzeko eskaeran aipatzen diren zamen, zorren eta azken gaixoaldiko, hiletako eta horzketako gastuen frogagiriak. Data heriotza egunekoa edo testamentu-ahalordea erabiltzen denekoa izan behar da.
  11. Titulu kopuruaren eta zenbatekoen eta eskuraketa-dataren frogagiriak, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko toki erakundeen Herri Zorraren jaulkipenen baldintzak.
  12. Heriotzaren aurreko bost urteetan kausatzaileak egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izan duelako ziurtagiria.
  13. Heriotzaren aurreko bi urteetan subjektu pasiboa kausatzailearekin bizi izan delako ziurtagiria; ohiko etxebizitzaren ziozko txikipena eskatzen bada, bien errolda-ziurtagiriak.
  14. Alegatzen diren txikipenak, salbuespenak edo hobariak kreditatzen dituzten agiriak (urritasunaren ehunekoa, ahaidetasuna,…).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali