Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002268
Borondatezko epealdiko zorrak:
Geroratzeko eskabidea borondatez ordaintzeko epealdian aurkezten bada eta epealdi horretan eskabidea ebazten ez bada, ez da hasiko betearazpen-aldirik; nolanahi ere, bidezkotzat jotzen diren kautelazko neurriak hartu ahal izango dira.
Betearazpideko epealdiko zorrak
Geroratzeko eskabidea ordainarazpen-aldian aurkezten bada, zerga-bilketako prozedura ez da etengo.
Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 60.3 artikuluan ezarritako epea amaitu baino lehen aurkezten bada eskabidea, ez zaio ekingo zordunaren ondarearen kontrako exekuzioari, eta errekargu exekutiboa eskatu ahal izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.