www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002264

Zer gertatzen da geroratutako zor bat ezarritako epealdian ordaintzen ez bada?



Geroratzea edo zatikatzea emateko baldintzetako bat ez betetzeak berekin ekarriko du eraginkortasuna galtzea. Baldin eta geroratzeak edo zatikatzeak eraginkortasuna galtzen badu, lehenbizi bermea betearazteko aukera baliatu ahal izango da, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 172. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Geroratzeak direnean, baldin eta epea mugaeguneratzen bada eta ordainketa osorik egiten ez bada, bilketarako prozedurak jarraituko du, eta hala denean, ordainarazpen-aldia hasi 35 eta premiamendu-probidentzia emango da ordaindu gabeko zorragatik. Horrez gain, berehala betearaziko da, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 60.3 artikuluan xedatu dena aplikatuta.

Gerorapenetan, mugaeguneratzen direnean bi epe baino gehiago badago ordaintzeko, mugaeguneratutzat joko dira ordaintzeke dauden zatikatzeak, eta aurreko atalean ezarritako moduan jokatuko da. Ez da beharrezkoa izango epe bat baino gehiago ez betetzea zatikatzea ondoriorik gabe uzteko, baldin eta, epeetako bat bete ez denean, zergen administrazioak ordainketa egiteko errekerimendua eginda badu eta ordainketa hori Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 60.1 artikuluko b) atalean ezarritako epean egiten ez bada, ezta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian zerga horren kuotaren zatikatzea ordaintzeko ezarritako epeetan ordaintzen ez denean ere.

Beste zor batzuk ordainarazpen-aldian geroratzeko edo zatikatzeko edo eteteko eskabiderik izan barik egoteak berekin ekarriko du geroratzeko edo zatikatzeko emandako erabaki guztiek eraginkortasuna galtzea eta geroratutako zorrak berehala exijitzeko modua, salbu eta ordainarazpen-aldiko zor horiek Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 60.3 artikulukoan aipaturiko hilabeteko epean sartzen badira.

Betebeharpekoaren konkurtso-adierazpenak berekin ekarriko du geroratzeko emandako erabaki guztiek eraginkortasuna galtzea eta izapidetzen ari den edozein geroratzeprozedura bukatzea.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali