www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002257

Zer kopuru geroratu daiteke bermerik eskatu gabe?



Zorrak geroratzeko ez da nahitaezkoa izango bermea jartzea baldin eta zergapeko bakoitzak ordaintzeke duen zenbateko osoa 50.000 eurotik beherakoa bada eta gehienez hileko berrogeita zortzi epeetan ixten bada, ondorio horietarako gerorapenaren korrituak aintzat hartu gabe.

Era berean, ez da galdatzekoa izango zorrak geroratzeko bermea jartzea baldin eta zergapeko bakoitzak ordaintzeke duen zor osoak 100.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez badu eta gehienez hileko hogeita hamasei epeetan ixten bada, ondorio horietarako gerorapenaren korrituak aintzat hartu gabe.

Era berean, ez da galdatzekoa izango zorrak geroratzeko bermea jartzea baldin eta zergapeko bakoitzak ordaintzeke duen zor osoak 500.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez badu eta gehienez hileko hogeita lau epeetan ixten bada, ondorio horietarako gerorapenaren intreresak aintzat hartu Gabe.

Ez da bermerik exijituko lurraldeko herri administrazioek, erakunde autonomoek eta administrazio horietako zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eskaturiko gerorapenetan, ezta erdi baino gehiago erakunde publikoak direneko partzuergoek eta mankomunitateek eskaturikoetan ere.

Bermerik ez galdatzeak ez dakar berekin bahiak edota gerorapena eman aurretik eginiko eragozpenak ezeztatzea.

Gerorapena eman ahal izateko zerga-bilketako organo eskudunak bermeak osorik edo zatiz jartzea lekatuko da baldin eta zergadunak eta horrekin lotuta dauden pertsona edo erakunde guztiek, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 42. artikuluan xedatu denarekin bat etorrita, bermeak jartzeko ondasunik ez dutela egiaztatzen badute, betiere ordaintzeko guztizko diru-kopuruak 500.000 eurotik gorakoak ez badira.

Kasu horretan, gehienez 5 urtean itxi ahal izango dira geroraturiko zorrak, eta ezin izango da baliatu gabealdirik zorrak ixtean.

Aurreko paragrafoan aipaturiko pertsonek edo erakundeek nahitaez jarri beharko dute bermea baldin eta gerorapena eman ondoren ondasunak edo eskubideak badituzte.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali