saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002255

Zer geroratu ahal da? Noiz arte? Zein baldintzetan?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2020/01/01

  • Zer zor geroratu daiteke?

    Zerga bakoitzaren arautegian eta zuzenbide publikoko gainerako diru-sarreren arautegian xedatzen dena gorabehera, zorren ordainketa pertsona behartuek eskatuta geroratu edo zatikatu ahal izango da, bai borondatezko epealdian, bai ordainarazpen-aldian, baldin eta beren egoera ekonomiko-finantzarioak aldi batez zorra ordaintzea eragozten badie.

  • Noiz arte?

    Ordainketa geroratzeko eskaera izapidetzeko ezinbestekoa izango da ondasunak besterentzeko erabakia zordunari jakinarazi aurretik aurkeztea.

  • Sortu gabeko zorren ordainketa geroratzeko ahal da?

    Oraindik sortu gabeko zorren ordainketa geroratzeko, aurreko baimena eskatu ahal izango da, epemugara heltzen direnean egoera ekonomiko-finantzarioak haiek ordaintzea behinbehinean eragotziko duela aurreikusten bada.

    Horrelakoetan, aurreko baimen-eskabidean zehaztu behar da zein zorretan aurreikusten den ordainketa geroratzea, gehienez zein zenbatekoak izan daitezkeen zor horiek, eta zein epetan sortuko diren; eta araudi honen 35. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako betekizunak beteko dituen bermea eskaini beharko da, baita garaia denean hura jarri ere, zor horiek guztiak bermatzeko.

    Behin zenbaki honetan aipatutako baimena onartutakoan, eta bermea jarri ondoren, zordunek zor guztien geroratzea eskatu beharko dute banan-banan, zorrak sortu ahala, eta araudi honetako hurrengo artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz ezarritako epeetan. Lehenengo zorrari dagokion epean formalizatu beharko dute bermea; erreferentzia egin beharko diote emandako baimenari, eta ez dituzte berriro bete beharko zenbaki honetan aipatutako eskabidea aurkeztu zutenean bete zituzten izapideak.

    Zenbaki honetan xedatutakoa ez da aplikatuko araudi honen 38. artikuluko 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan azaltzen diren kasuetan. 38. artikulua. Berme eskakizunik gabe edo lekapenarekin eginiko gerorapenak

    • 1. Zorrak geroratzeko ez da nahitaezkoa izango bermea jartzea baldin eta zergapeko bakoitzak ordaintzeke duen zenbateko osoa 20.000 eurotik beherakoa bada eta gehienez hileko hogeita hamasei epeetan ixten bada, ondorio horietarako gerorapenaren korrituak aintzat hartu gabe.
    • 2. Era berean, ez da galdatzekoa izango zorrak geroratzeko bermea jartzea baldin eta zergapeko bakoitzak ordaintzeke duen zor osoak 50.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez badu eta gehienez hileko hogeita lau epeetan ixten bada, ondorio horietarako gerorapenaren korrituak aintzat hartu gabe.
    • 3. Era berean, ez da galdatzekoa izango zorrak geroratzeko bermea jartzea baldin eta zergapeko bakoitzak ordaintzeke duen zor osoak 50.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez badu eta gehienez hileko hamabi epeetan ixten bada, ondorio horietarako gerorapenaren intreresak aintzat hartu gabe.
    • 4. Ez da bermerik exijituko lurraldeko herri administrazioek, erakunde autonomoek eta administrazio horietako zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eskaturiko gerorapenetan, ezta erdi baino gehiago erakunde publikoak direneko partzuergoek eta mankomunitateek eskaturikoetan ere.
  • Zer eskaera ez da onartzen izapidetzeko? (BLHZA, 28. artikulua)

    Halaber, ez dira onartuko araudi honen 27. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak; nolanahi ere, aurretik interesdunari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epealdian aginduzkoak diren dokumentuak zuzentzeko edo aurkezteko.

    Eskaera ez onartzeak berekin ekarriko du ordainketa geroratzeko eskaera aurkeztu gabekotzat jotzea ondorio guztietarako.

    1. Geroratu nahi den zorra lehenago ere geroratu denean eta eraginkortasuna galdu duenean geroratzeko erabakian ezarritako baldintzetako bat behin baino gehiagotan ez betetzeagatik.
    2. Geroratu nahi den zorra 300 eurotik beherakoa denean (jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoen zorrak izan ezik).
    3. Geroratuta edo etenda edo geroratzeko eskatuta ez dauden beste zor batzuk daudenean ordainarazpen-aldian.
    4. Konkurtsoei buruzko legeriaren arabera masaren kontrako kreditutzat jotzen diren zorrak geroratzeko eskaerak.
    5. Aurretik ukatu diren beste eskaera batzuen errepikapenak direnean, baldin eta ukatutako eskaeraren aldean funtsezko aldaketarik ez badute, eta, batez ere, errepikapenaren xedea zerga-bilketaren kudeaketa luzatzea, zailtzea edo eragoztea denean.
  • Ez onartzearen ondarioak

    Ez onartzeak berekin ekarriko du geroratzeko eskaera ez aurkeztutzat jotzea ondore guztietarako, eta, behin premiamendu-probidentzia jakinarazten denean, pertsona zordunaren ondarea berehala exekutatzea. Ezingo da aplikatu Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 60.3 artikuluko lehenengo zenbakian aipatzen den hilabeteko epe berezia.

    Ez onartzeko erabakiaren aurka administrazioarekiko diru-errekurtsoa edo -erreklamazioa jarri ahal izango da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali