Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002253
Hobaria ez zaie aplikatuko GSINetik elbarritasunagatiko pentsioa jasotzen duten menpeko langile autonomoei. Izan ere, etekinak eskuratzen ditu ekonomi jarduera batetik, eta etekin horiek etekin direnez zerga oinarrian integratzen dira, eta ez besteren konturako langileen lanen etekin gisa. Beraz, ez da langile aktiboa, arautegiak erabiltzen duen zentzuan. Besteren konturako langileei hobari hori aplika dakieke.
Langile aktibo" adierazpideak, inoren kontura ordaindutako zerbitzuak enpresa batean eta beste pertsona fisiko nahiz juridiko baten zuzendaritzapean (enplegatzailea edo enpresaburua) ematen dituzten enplegatuak adierazten ditu. BGAEkoak ez diren beste lanaren etekin batzuk jasoko ditu.
Beraz, ezin daiteke aplikatu lanaren etekinen gaineko hobari handitua, BGAEtik jasoko dituen zenbatekoei dagokienez, zergaduna ez baita langile aktiboa, lehen adierazitako zentzuan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.