www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002240

Non aurkez daiteke Ogasunari zuzendutako errekurtso bat?



Ogasunari zuzendutako errekurtso bat toki hauetako batean aurkez daiteke:

  • Internet erabilita: SEDE bidez, "Nire espedienteak" atalean sartuta, aukeratu zer espedienteri buruz aurkeztu nahi duzun errekurtsoa, eta, izapidetzearen atalean, "Zergen berraztertze-errekurtsoa aurkeztea" atalean sartu ahal izango zara.
  • Aurrez aurre:
    • Ogasunak Bilboko Kaputxinoen kaleko 4. zenbakian duen bulegoan (Erregistroaren, Jakinarazpenen eta Inprimaki Salmentaren Atala).
    • Erregistro eta Hiritarren Arretarako Bulegoan, Diputazio kalea, 7, beheko solairua, 48009 Bilbo (Foru Liburutegiko beirazko eraikina, Aldundiko Jauregiaren atzealdea).
    • Bulego deszentralizatuetako edozeinetan

Hilabeteko epea egongo da errekurtso hau jartzeko, errekurritu daitekeen egintza jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita. Administrazioaren isiltasunaren ondoreak gertatzen diren unetik aurrera ere jarri ahal izango da.

Aldian-aldian mugaeguneratzen diren eta taldeka jakinarazi behar diren zorrak direnean, errekurtsoa ordainketa egiteko borondatezko aldian jarri ahal izango da, edo hilabeteko epean, aipatu aldia amaitu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Estekak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali