saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002234

Nola eman alta edo aldatu Zerga helbidea? eta helbidea jakinarazpenetarako?



Zerga ahelburua

Hau izango da:

  1. Pertsona fisikoentzat, ohiko bizilekukoa.
  2. Pertsona juridikoentzat eta sozietateen gaineko zergaren mende dauden gainerako erakundeentzat, beren egoitza sozialarena, baldin eta bertan zentralizatuta badaude haien administrazio-kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Bestela, kudeaketa edo zuzendaritza hori egiten den lekua hartuko da kontuan.
  3. Egoitza Espainiako lurraldean ez duten pertsona edo entitateen kasuan, zerga bakoitzaren araudian ezarritakoaren arabera zehaztuko da egoitza fiskala. Arauketarik izan ezean, ordezkariarena izango da egoitza. Establezimendu iraunkorren kasuan, egoitza fiskala izango da negozioen kudeaketa administratiboa edo zuzendaritza egiten den tokia.
  4. Sozietate zibilentzat eta nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat, haien kudeaketa eta zuzendaritza egiten den tokia.

Aurreko b), c) eta d) letretan jasotako irizpideak aplikatzeagatik helbide fiskala zehazterik ez badago, ibilgetuaren baliorik handiena non dagoen hartuko da kontuan.

Art. 47 ZFAO.

Nola egin izapide hau.

Jakinarazpenetarako helbide-aldaketak edo -komunikazioa

Eskabidea Internetez egin dezakezu, sarrera-gakorik izan Gabe.

Esteka honen bidez, inprimaki batera sartuko zara zuzenean.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali