www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002227

Nola eta non eskatu adingabeen IFZ?



I43 eredua: (492 KB) 14 urtetik beherako adingabekoen IFZren eskaera.

Zerga-egoitza Bizkaian duten 14 urtetik beherako espainiarrak erroldatzeko, NANik ez badaukate, agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. I43 eredua (492 KB) beteta. Adingabekoaren IFZren Eskaera Telematikoaren Zerbitzuari atxikitako erakundeek ere eskatu ahal digute, kontua zabaltzeko bada.
  2. Familia-liburua edo ziurtagiri baliokidea (jatorrizkoa eta fotokopia) edo adingabekoaren hitzez hitzezko jaiotza-agiria.
  3. Adingabekoaren helbidea eta legezko ordezkariaren (normalean ama edo aita) helbidea bat ez badatoz, adingabekoaren errolda-agiria eskatuko da. Adingabekoak zerga-egoitza Bizkaian izan behar du.
  4. Eskaera sinatzen duena legezko ordezkaria ez bada, pertsona hau Bizkaiko Foru Aldundiaren ahalordetzeen erregistro orokorrean aldez aurretik inskribatu beharko da. Eskabide honekin batera zergapekoaren eta ordezkariaren IFZen fotokopiak aurkeztu behar dira, ordezkaria Bizkaiko Foru Ogasunaren datubaseetan identifikatuta ez badago.

Zerga-administrazioak 14 urtetik beherakoei zuzenean esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) baliozkoa izango da titularrak nortasun-agiri nazionala (NAN) lortzen ez duen bitartean. IFZ dutenek, ondoren NANa eskuratzen badute, bi hilabeteko epean horren berri eman beharko diete Foru Ogasunari eta NANa jaso behar duten gainerako pertsona edo erakundeei.

I43 eredua non aurkeztu behar da?

Bizkaiko Foru Ogasunean:

Tramitazioa amaituta, egiaztagiria ordezkariaren zerga egoitzara bidaltzen da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali