www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002226
Nola eta non egiten da alta edo datu pertsonalen aldaketa ?
Hurrengo estekan izapidea non egin dezakezun adieraziko dizugu:
Non egin izapide hau
Pertsona fisikoen datu pertsonalak aldatzeko, zergadunak berak (edo egiaztatutako ordezkariak) egin behar du, EGOITZAn.
Norbaitek erroldan alta hartu nahi badu, NANa edo AIZa eskatuko diogu (jatorrizkoa eta fotokopia). Europa Batasunaren orri berdea aurkezten digutenean, haien nortasuna egiaztatzen duen jatorrizko dokumenturen bat ere aurkeztu beharko dute. (pasaportea, NAN txartela…).
Nork eska dezake aldaketa hau?
Titularrak eskatu behar du, beste pertsona batek aurkezten badu, pertsona horrek, aurretik Bizkaiko Foru Aldundiaren ahalordetzeen erregistro orokorrean inskribatuta dagoena.
Eskabide honekin batera zergapekoaren eta ordezkariaren IFZen
fotokopiak aurkeztu behar dira, ordezkaria Bizkaiko Foru Ogasunaren datubaseetan identifikatuta ez badago
Zeintzuk dira aurkeztu beharreko agiriak?
- Aurkezpenaren arrazoiaren arabera, aurkeztu beharreko agiriak, agiri hauek, jatorrizkoak eta kopiak:Pertsona fisikoen erroldako alta edo datu pertsonalen aldaketa eskatzenduen zergapekoaren NAN edo AIZ.
- Senar-emazteen edo izatezko bikotearen egoera zibila edo araubideekonomikoa aldatu bada, aldaketaren frogagiria.
- Ezkontidearen NAN edo AIZ.
- Ondorengoen zerga egoitza ez bada legezko ordezkariarena, adingabeen errolda-agiria aurkeztu behar da.
- Familia liburua edo ziurtagiri baliokidea, edo jaiotza-agiria, ondoko datuak agertzen dituena: Adingabea(k), aita edota ama. Legezko ordezkariak AIZ badauka, adingabekoen jaiotzaren ziurtagiri literala aurkeztu behar du, edo bestela haien identifikazio-agiriak.
- Eskaera administrazio ordezkari edo baimendun batek aurkeztuz gero, zergapekoak ordezkatutako bakoitzeko egiletsitako ahalordea edo pertsona horrek, aurretik Bizkaiko Foru Aldundiaren ahalordetzeen erregistro orokorrean inskribatuta dagoena.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli