www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002222

Jakinarazpenen edukia eta lekua



Zer jakinarazten da?

Interesdunei eragiten dieten administrazio-ebazpenak eta –egintzak. Jakinarazpen gehienak likidazioen, errekerimenduen eta errekurtsoei emandako erantzunen ingurukoak dira. Egintza ematen den egunetik hamar egun izango dira jakinarazpena egiteko.

Aldian-aldian eta ordainagiri bidez kobratzen diren zergen kasuan (OHZ eta JEZ), jakinarazpen kolektibo bat egiten da, ediktu bidez, zerga horien kobratzeko epearen berri emateko. Ediktuaren iragarkia prentsan argitaratzen da eta jakinarazitzat jotzen da. (Lehenengo likidazioa eta zerga-oinarriaren gehikuntza, aldiz, bai jakinarazi behar dira).

Kasu honetan ere ez da nahitaezkoa likidazioen jakinarazpena egitea: baldin eta erregelamendu bidez ezartzen bada ez direla jakinarazi behar, eta, bereziki, errentako autolikidazioetako itzulketen ondoriozko jakinarazpenen kasuan, itzulitako kopurua eta eskatutako bat badatoz.

Jakinarazpenak egiteko tokia
  1. Interesdunak eskatuta hasten diren prozeduretan, jakinarazpena zergapekoak edo beraren ordezkariak berariaz adierazitako tokian egingo da, edo bataren edo bestearen zerga-egoitzan.
  2. Ofizioz hasten diren prozeduretan, jakinarazpena zergapekoaren edo beraren ordezkariaren zerga-egoitzan, lantokian, jarduera ekonomikoa egiten duen tokian edo jaso-agiria biltzeko aukera ematen duen beste zeinahi tokitan egin ahal izango da.
  3. Elkarren laguntzaren esparruan, jakinarazpena, hala badagokio, aurreko zenbakietan zehaztutako lekuetan egiteaz gainera, atzerriko agintaritzak horretarako zehazten duen lekuan ere egin ahal izango da.

Ezin bazaio jakinarazpena egin interesdunari, Zerga Administrazioari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, eta jakinarazpena egiteko ahalegina egin bada bai zergapekoaren zerga-egoitzan bai atzerriko agintaritzak horretarako zehaztutako tokian, foru arau honen 110. artikuluan ezartzen dena aplikatuko da.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 FORU-ARAUA 108 art.(714 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali