www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002220

Premiamendu probidentzia jakinarazitakoan, zer errekargu aplikatzen zaio zorrari?



Ordainarazteko aldia hasi eta premiamendu probidentzia jakinarazitakoan zerga zorra jakinarazpena egiten denetik hilabete pasatu baino lehen ordaindu behar da (%5eko errekargua eta berandutza korrituak gehituta).

Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, ordainarazpen-aldiko lehen hiru egun baliodunen barruan benetan eta guztia ordaintzen bada, betearazpideko errekargua %0,5 izango da.

Epealdi horretan zor den guztia ordaintzen ez bada ed ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskatzen ez bada, errekargua %20koa izango da eta berandutza korrituak sortuko dira.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali