www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002218

Non aurkeztu daiteke idazki bat Ogasunarentzat?



Edozein idazki (Tributuei buruzko eskabidea) Ogasunarentzat aurkeztu ahal da:

  • Telematikoki
    • Internet bidez: Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, www.ebizkaia.eus webgunean.
      • Sar zaitez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, "Tributuei buruzko eskabidea" prozeduraren bidez, eta sakatu Izapidetu botoia.
      • Identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara inprimaki batera, eta, han, atal hartzailea eta eskabidearen arrazoia baino ez dituzu adierazi behar izango. Beharrezkoa bada, dokumentazioa ere erantsi dezakezu.
      • Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan atalarekin 946 125 500 informazio-telefonoan.
    • Oharra: 2020 eta hurrengoko errenta zuzentzeko edo zerikusia duten izapideak egiteko, sar zaitez helbide honetan: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=1822
  • Aurrez aurre
    • Bizkaiko Foru Ogasunean: Bilbon, Kaputxinoen kalea 4
    • Bulego deszentralizatuetan. Finantza-erakunde laguntzaileetan
    • Erregistro eta Hiritarren Arretarako Bulegoan, Diputazio kalea, 7, beheko solairua, 48009 Bilbo (Foru Liburutegiko beirazko eraikina, Aldundiko Jauregiaren atzealdea).

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali