www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002206

Zer arrazoi alegatu daiteke premiamendu-probidentzien aurka egiteko?



Premiamendu-probidentziaren aurka egiteko arrazoi hauek soilik onartuko dira:

  1. Zorra oso-osorik azkentzea edo Zerga Administrazioak ordainketa eskatzeko duen ahala preskribitzea.
  2. Gerorapena, zatikatzea edo konpentsazioa eskatzea borondatezko aldian, eta bilketa-prozedura eten dezaketen beste arrazoi batzuk.
  3. Likidazioa ez jakinaraztea.
  4. Likidazioa deuseztatzea.
  5. Zorduna edo premiamendupeko zorra identifikatzea galarazten duen oker edo omisioren bat egotea premiamendu-probidentziaren edukian.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali