saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002198

Borondatez ordaintzeko aldian, zer ondore dauka zorra konpentsatzeko eskatzeak? Eta ordainarazteko aldian?



a. Eskaera borondatez ordaintzeko aldian aurkeztu.

Borondatez ordaintzeko aldian dagoen zor bat konpentsatzeko eskatuz gero, ez da hasiko onartutako kredituak estaltzen duen kopurua ordainarazteko aldia, baina baliteke kautelazko neurriak ezartzea.

b. Eskaera zorra ordainarazteko aldian aurkeztu.

Ordainarazteko aldian dagoen zor bat konpentsatzeko eskatuz gero, ez da etengo premiamendu prozedura, ZFAOko 169. artikuluan prozeduraren etenduraz ezarritakoarekin bat etorriz.

Eskaera arau horretako 60.3 artikuluan ezarritako epealdia amaitu baino lehen aurkezten bada, Zerga Administrazioak enbargatutako ondasunak besterentzeko jarduketak eten ditzake eskaera ebatzi arte, eta betearazpideko errekargua eskatu ahal izango da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali