www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002195

Nola aurkezten da konpentsatzioaren eskaera?



Konpentsazioa eskatzen duten zordunek eskaera bidali beharko du Diruzaintza Zerbitzura; eskaeran ondokoak bete behar dira:

  • Zergapekoaren identifikazio fiskala zehaztu behar da.
  • Konpentsatzeko eskatzen den zorra identifikatu behar da; ondoko datuak, gutxienez: zenbatekoa, kontzeptua eta ordaintzeko borondatezko epealdiaren mugaeguna.
  • Foru Ogasunak eskatzailearen alde onartutako kreditua identifikatu behar da; datu hauek, gutxienez: zenbatekoa, kontzeptua eta organo kudeatzailea.
  • Berariaz adierazi behar da kreditua beste inori ez zaiola eskualdatu ez laga.
  • Tokia eta eguna zehaztu behar dira, eta eskatzaileak sinatu behar du.

Bizkaiko Zerga-bilketako Araudian ezarrita dagoen bezala, konpentsatu nahi den zerga-zorra autolikidazioaren bidez kalkulatu bada, eskaerarekin batera aitorpen-likidazioaren eredu ofiziala aurkeztu behar da, behar bezala beteta. Salbuespena: eskaera Internet bidez aurkezten bada, ez dago zertan aurkeztu eredua.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali