www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002194
Aurkezpen telematikoa aurkeztera behartuta ez daudenek, non aurkeztu ahal dute zerga-eredua zuzenean?
Telematikoki aurkeztera behartuta ez dauden zergadunek honako zerga-eredu hau aurkeztu ahal izango dute aurrez aurre:
Diru-sarrerarik Gabe
- Bizkaiko Foru Ogasunean:Bilbon, Kaputxinoen kalea 4
- Bulego deszentralizatuetan. Eredu guztiak hartu ahal dira, honako hauek izan ezik: oinordetza eta dohaintzen gaineko zergari dagozkionak (Getxo, Mungia eta Basauriko bulegoetan baino ezin dira hartu).
653 eredua (Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga. Gozamenaren iraungipena, Bilboko bulegoan baino ezin da hartzen.
Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagozkionak. 620 eredua (ibilgailu erabilien eskualdaketa) hartu ahal da.
- Erregistro eta Hiritarren Arretarako Bulegoan, Diputazio kalea, 7, beheko solairua, 48009 Bilbo (Foru Liburutegiko beirazko eraikina, Aldundiko Jauregiaren atzealdea).
- 2020a baino lehenagoko ekitaldietarako 100 eredua: Finantza-erakunde laguntzaileetan.
Diru-sarrerakin
Finantza-erakunde laguntzaile batean
- Diru-sarrera dakarren eredua finantza-erakunde laguntzaile batean aurkez daiteke, epez kanpo ere (inprimakia edo zerga-eredua eraman behar da, beteta, ordainketa egiteko).
- Salbuespena: Oinordetza eta Dohaintza ereduak. Oinordetza eta Dohaintzen Atalak ordainketa-gutun bat jaulkiko du une horretan bertan, eta aurkezleari emango dio; gutun horren bidez, aurkezleak edozein finantza-erakunde laguntzailetan egin ahal izango du ordainketa. Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez ere egin ahal izango da ordainketa, finantza-erakundeen edozein ordainketa-txartel zerbitzuari atxikita dagoela, ordainketa-gutuneko datuak sartuta.
Gerorapen bat eskatu nahi badu sartu esteka honetara:
Jarduera ekonomikoa duten pertsonentzako zorra geroratzea
Oharra:
Oinordetza eta dohaintzen ereduak kasuan kasuko jabetza-erregistroetan dauden hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoetan aurkez daitezke.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli