saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002191

Senar-emazteek PFEZen aitorpena batera aurkeztuz gero, haren emaitzako itzulketa konpentsa daiteke ezkontidearen zorrekin, ez badauka ez diru-sarrerarik ez atxikipenik?

Bai, konpentsa daiteke.

FAEAk, Auzitegi Gorenaren ebazpenetako irizpideak jasota, irizpidea bateratzeko 2004/10/28an emandako ebazpenean errepikatu du ezkontideek PFEZren aitorpena batera aurkezten dutenean biak direla subjektu pasiboak eta, beraz, erantzukizun solidarioa dutela. Horixe finkatu da PFEZi buruzko aurreko legeetan, eta gauza bera ezarri da indarrean dagoen PFEZi buruzko foru arauan. Solidariotasunak baterako aitorpen-likidazioaren emaitza guztiak hartzen ditu: Altxorrari ordaindu beharreko zenbatekoa zein Ogasun Publikoaren aurreko kreditua.

Beraz, Auzitegi Gorenak adierazi duen bezala ezkontideek baterako aitorpena aurkezteak berekin badakar biek zerga-egitate bakarra bereganatzea, zerga-egitatearen titularkidetasun horren ondorioz biek erantzun behar diote modu solidarioan betebeharraren emaitzari, eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko 34.5 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali