www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002189

Noiz konpentsatzen da zor bat ofizioz?



Ordainarazpen-aldian dauden zorrak

Foru Ogasunarekin zorra daukan pertsona batek aldi berean onartutako kreditu bat badauka hartzeko eta ez badu ordaintzen zorra bere borondatez ordaintzeko epealdian, zorra eta premiamendu-errekargua ofizioz konpentsatuko dira kredituarekin.

Zehapenak

Zehapen baten kontra erreklamazioa edo errekurtsoa jartzeak berez eteten du haren ondoriozko zorraren ordainketa; beraz, halako kasuetan zorra ezin da konpentsatu zergadunak jasotzen dituen zerga itzulketekin.

Nork bere borondatez ordaintzeko epealdian dauden zorrak

Ondoko kasuetan zorrak ofizioz konpentsatu daitezke, ordainarazpen-aldian ez egon arren:

  • Egiaztapen mugatuko prozedura baten edo ikuskapen prozedura baten ondorioz ordaindu eta itzuli beharreko kopuruak daudenean.
  • Likidazio bat deuseztatu ondoren beste likidazio bat egiten denean. Honelako kasuetan ondoko biak konpentsatuko dira: likidazio berriaren ondoriozko zorra eta deuseztatutako likidazioak bidegabe eragindako sarreraren ondoriozko kreditua. Zergapekoari diferentzia zenbat den jakinaraziko zaio, eta geroztik hilabeteko epealdia edukiko du ordaintzeko.
Geroratutako zorrak

Borondatezko epealdian geroratutako zorrak behar bezala bermatuta ez badaude, konpentsatu egingo dira (Zerga-bilketako Araudia, 36 artikulua).

Konpentsatutako zenbatekoa lehenbizi bermatu gabeko zorrak kitatzeko erabiliko da eta ondoren ordainarazpen-aldian bermatutakoak ordaintzeko, Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 61. artikuluko 3. idatz-zatian ordainketak egozteko ezarritako irizpidea aplikatuz; horrela gerorapenaren amortizazioaldia laburtuko da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali