Zeintzuk dira eskatzen diren betekizunak zorrak konpentsatu ahal izateko?
Zorrak nork bere borondatez ordaintzeko epealdian zein ordainarazteko epealdian egon daitezke. Ordainarazpenean badaude, konpentsatu ahal izateko ordainarazpen-aldiko errekargua eta berandutze-korrituak sartu behar dira, Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 56. artikuluan ezarritakoaren arabera zerga-zorraren osagai dira eta.
Zorrak mugaeguneratuta eta likidatuta egon behar dira, eta galdagarriak izan behar dira.
Zuzenbide publikoko zorrak izan behar dira, zergen arlokoak zein bestelakoak.