www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002183
Zeintzuk dira errekurtso edo erreklamazio administratiboaren aurkezpenaren ondorioak?
1. Etendura automatikoa:
- Aurkaratuko egintza berez etengo da ondokoak bermatuz gero: egintzaren zenbateko osoa, etendurak sortzen dituen
berandutze-korrituak, eta etendura eskatzen denean bidezko diren errekarguak. Hala ere, zorraren zenbatekoa
20.000 euro baino gehiago ez bada, kasu bitan errekurtsoa edo erreklamazioa garaiz eta behar den bezala
aurkezteak aurkaratutako egintzaren betearazpena etengo du, eta ez da beharko bermerik: zorra borondatez
ordaintzeko epealdian dagoenean; premiamendu-probidentziaren kontra errekurtsoa aurkezten denean. 228/2005
ZFAO 51.1a (161 KB) artikulua.
- Zerga-zehapen baten kontra errekurtsoa garaiz eta behar den bezala aurkezteak haren betearazpena etengo du, eta
ez da beharko bermerik. 228/2005
ZFAO 51.1b (161 KB) artikulua.
- Zerga-bilketako Zerbitzuak aurkaratutako egintzaren betearazpena etengo du, baldin eta interesdunak frogatzen
badu ondokoetako bat gertatu dela: bere kalterako oker materiala zorraren kalkuluan; zorra ordainduta,
barkatuta, konpentsatuta, geroratuta, etenda edo preskribatuta dagoela. 2/2005
ZFAO, 169. artikulua (1,38 MB)
Balioak egiaztatzeko erabakia aurkaratzen bada, egintza berez etengo da.
Etendura automatikoa lortzeko berme hauetako bat jarri behar da: diru gordailua edo balio publikoak, kreditu
erakunde edo elkarrekiko bermerako sozietate batek emandako abal edo fidantza solidarioa, edo kauzio-aseguruaren
ziurtagiria.
2. Automatikoa ez den etendura:
Organo eskudunak ontzat ematen dituen beste berme batzuk aurkeztuta ere erabaki ahal izango du egintza baten
etendura.
Korrituak:
Errekurtsoa ezesten bada, egintzaren betearazpena etenda dagoen artean berandutze-korrituak sortuko dira, berandutzea
zordunari egotzi ezin bazaio: berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu bada, hiru hilabetean gehienez; Foru Auzitegi
Ekonomiko Administratiboari (FAEA) erreklamazioa
aurkeztu bazaio, urtebetean gehienez.
2/2005
ZFAO, 223. artikulua (1,38 MB)
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli