saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002179

Zein dira zerga zorrak borondatez ordaintzeko epealdiak?



Zerga zorrak borondatez ordaintzeko epealdiak hauexek dira:

  • Autolikidazioaren ondoriozko zorrak: kasuan kasuko zergaren araudian xedatutakoa.
  • Administrazioak egindako likidazioen ondoriozko zorrak eta ordainketa geroratzeko edo zatitzeko eskabidea ukatu ondoren eskatu daitezkeenak, alderdi batek eskatuta konpentsatzen direnak, ordaintzeko ondasunak edo eskubideak ematearen ondoriozkoak eta zerga-bilketako prozedura etetearen ondoriozkoak: hilabete jakinarazpena egiten denetik.
  • Taldeka jakinarazten eta aldizka likidatzen diren zorrak: araudian xedatutako epealdiak.
  • Efektu tinbratuen bidez ordaindu behar diren zorrak zergapeko egitatea gertatzen denean ordaindu behar dira, berariazko araudian besterik xedatu ezean.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali