Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002175
Egun baliogabeen egutegia berbera da Bizkaiko Lurralde Historiko osorako, tokiko jaiegunak kontuan hartu gabe.
Egutegi hori, Bizkaiko Foru Aldundiaren eremuan, urtero argitaratzen da diputatu nagusiaren foru-dekretu bidez, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak argitaratutako dekretuekin bat etorriz eta NPBren 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Ordutan adierazitako epeak orduz ordu eta minutuz minutu zenbatuko dira dena delako egintza jakinarazten edo argitaratzen den ordu eta minututik aurrera, eta ezin izango dira izan hogeita lau ordu baino gehiagokoak, hala izanez gero egunetan adieraziko baitira.
Egunen zenbaketan ez dira kontuan hartzen ez igandeak ez jaiegunak. Epealdiko egunak egutegikoak badira, horren berri eman behar da jakinarazpenean.
Ordaintzeko epealdia egun baliogabean amaitzen bada, mugaeguna hurrengo egun balioduna izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.