saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002175

Zeintzuk dira egun baliogabeak?

Egun baliogabeak:Administrazio Prozedurari buruzko Legea:
  • Epealdiak orduen arabera zehazten badira.

    Ordutan adierazitako epeak orduz ordu eta minutuz minutu zenbatuko dira dena delako egintza jakinarazten edo argitaratzen den ordu eta minututik aurrera, eta ezin izango dira izan hogeita lau ordu baino gehiagokoak, hala izanez gero egunetan adieraziko baitira.

  • Epealdiak egunen arabera zehazten badira.

    Egunen zenbaketan ez dira kontuan hartzen ez igandeak ez jaiegunak. Epealdiko egunak egutegikoak badira, horren berri eman behar da jakinarazpenean.

  • Epealdiak hilen edo urteen arabera zehazten badira.
    • Jakinarazpena edo argitalpena gertatzen den egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.
    • Epealdiak egunetik egunera zenbatu behar dira. Epealdia amaitzen den hilean konputua hasi den egunaren baliokidea ez badago, hilaren azken eguna izango da mugaeguna.
    • Epealdiko azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun balioduna hartuko da mugaeguntzat.
Zerga-bilketako Araudia:

Ordaintzeko epealdia egun baliogabean amaitzen bada, mugaeguna hurrengo egun balioduna izango da.

Egun baliogabeak Bizkaian


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali