www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002173

Nola ordaindu aldizkako epemugaren edo jakinarazpen kolektiboaren zor bat?



  1. Aldian behingo epemuga duten eta taldeka jakinarazten diren zorrak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 10ean hasiko da, eta urriaren 10ean amaituko, edo, urriaren 10a baliogabea bada, horren osteko lehen egun baliodunean.
  2. Aparteko inguruabarrak gertatzen direnean, Ogasun eta Finantzen foru diputatuak aurrekozenbakian adierazitako epeak aldatu ahal izango ditu.
  3. Zerga Administrazioak, kasuan kasuko erroldarekin edo matrikularekin batera, aldizkakoepemuga duten eta taldeka jakinarazten diren zorrak ordaintzeko borondatezko epea iragarriko du, eta ohartaraziko du ezen, epe horretan zor osoa ordaindu ezean, epe hori amaitutakoan ordaindu gabeko zorraren ordainarazpen-aldia hasiko dela.
  • Helbideratzeagatik.
  • Ordainketa-gutunaren bidez (ordainketa edozein finantza-erakunde laguntzailetan, online ordainketa (ikus esteka erantsia).
 
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali